Iurretako-Zaldua derbia jokatuko dute domekan

Anboto 2009ko api. 17a, 09:32

Lehen Erregionalean ditugun gure ordezkari biek, Iurretakok eta Zalduak, derbia jokatuko dute etzi Larrako-Zelain. Iurretakok beharrezkoa du garaipena mailaz igotzeko itxaropenari eutsi nahi badio.

Lehen Erregionalean ditugun gure ordezkari biek, Iurretakok eta Zalduak, derbia jokatuko dute etzi Larrako-Zelain. Iurretakok beharrezkoa du garaipena mailaz igotzeko itxaropenari eutsi nahi badio.

Sailkapenari erreparatuz gero, etxekoak faborito dira. Iurretako oso talde sendoa da etxeko neurketetan: hamaika partidu irabazi ditu eta bi bakarrik galdu. Gainera sasoi puntu onean eta moralez gainezka daude, joan zen asteburuan Ibarsusi liderraren etxean 1-3 irabazi ondoren. Zalduak ez zuen garaipenik lortu, baina bai berdinketa ona Ermua bigarren sailkatuaren aurka (1-1). Beraz, bete-beteko partidua espero da.

Bestalde, Ibarsusik partidu zaila du Leioa Bren zelaian. Leioarrak bosgarren daude, eta etxean sendo agertzen dira. Ermuak, berriz, Uritarraren kontra jokatuko du.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!