Herri arteko txapelketa hasiko da asteburuan

Anboto 2009ko api. 17a, 09:30

Asteburuan ekingo diote Bizkaiko Herri Arteko Txapelketako 40. aldiari. 35 herri lehiatuko dira pilotan, zortzi erremintan eta sei zesta-puntan. Durangaldeak zortzi herri izango ditu lehian. Urtero legez, hiru kategoriatan arituko dira: kadeteen, gazteen eta nagusien mailetan.

Asteburuan ekingo diote Bizkaiko Herri Arteko Txapelketako 40. aldiari. 35 herri lehiatuko dira pilotan, zortzi erremintan eta sei zesta-puntan. Durangaldeak zortzi herri izango ditu lehian. Urtero legez, hiru kategoriatan arituko dira: kadeteen, gazteen eta nagusien mailetan.

Pilotan iaz baino herri bi gehiago daude. Lehiara gehitu direnen artean, Atxondo dago. Atxondok Mungiaren kontra jokatuko du biharko lehen jardunaldian. Behetik hasiko dute txapelketa Abadiñok, Durangok, Iurretak eta Elorriok ere. Iurretak Getxo jasoko du etxean. Beste hirurek kanpoan jokatuko dute: Urduliz-Abadiño, Zalla-Durango eta Barakaldo-Elorrio. Joan-etorriko deman irabazle suertatuz gero, bigarren koskara igaroko dira. Han zain daude beste bost talde, tartean Berriz.



Mallabia faboritoen artean

Final zortzirenetako hirugarren koskan iaz ondoen ibili ziren taldeak sartuko dira txapelketan. Faboritoen multzoan zain daudenen artean Mallabia dago. Iaz Markinak kanporatu zuen finalerdietan; gero Markinak txapelketa irabaziko zuen, finalean Galdakao menderatuta. Gernika, Igorre, Lezama, Lemoa eta Zeanurik osatzen dute iaz onenak izan zirenen zerrenda.

Finalak ekainaren 28an jokatuko dira. Tokia ez dago oraindik erabakita, baina Durangaldeko pilotaleku batean jokatuko direla jakinarazi dute.

Erremintan Durangaldeak ez du ordezkaririk; bai, ordea, zestan. Parte hartuko duten sei herrien artean Durango dago. Lehen jardunaldian Getxoren kontra jokatuko dute etxetik kanpora. Zestako finalak maiatzaren 30ean jokatuko dira Durangoko Jai-Alai pilotalekuan. Egun horretan bertan ospatuko da Pilotagazte jaia ere. Erremintako finalak ekainaren 26an dira.  
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!