Kadeetan Elorrioko Zaldi Baltza taldeko Lorien Barbero apirilaren 26rako finalerako sailkatu da. Zaldi Baltzak beste ordezkari bat ere izango du haurren kategorian: Paul Gallastegi.
Benjaminetan eskualdeko bost xakelarik jokatuko dute finala: Larrasoloetako Jon Lagos, San Jose Jesuitak ikastetxeko Alberto García eta Nevers taldeko Xabier Díaz, Alvaro Mintegi eta Diego Ayusok. Bostak durangarrak dira. Kimu mailan ez da Durangaldeko inor sailkatu.