Partidu interesgarriak daude Mallabian eta Matienan

Anboto 2009ko api. 1a, 18:23

Biharko Izarrak Txapelketako bederatzigarren jardunaldiari dagozkion partidu bi jokatuko dira bihar Mallabiko pilotalekuan. Ostiralean eta larunbatean, berriz, Abadiñoko San Prudentzio Txapelketari dagozkionak jokatuko dira Matienako pilotalekuan.

Lehenengo partiduan Perez eta Uzkudunek Armendariz eta Senperenaren kontra jokatuko dute. Ondoren, Andreu eta Linzoain Elurbe eta Otxandorenaren aurka ariko dira. Partiduak 21:30ean hasiko dira.

Matienan kadete eta gazte mailako bina partidu jokatuko dira bihar 20:15ean hasita. Etxebarriak eta Ziarrustak Elezkano eta Larunbe izango dituzte aurrez aurre lehenengoan, eta, Obregon eta Guaristik Zelaia eta Gabilondo bigarrenean. Gazte mailan Larrañaga eta Uriarte Arzelus eta Bereziarturen aurka ariko dira; ondoren Arrillaga-Ugalde eta Azkarai-Irusta bikoteak ibiliko dira nor baino norrago.

Larunbatean kadete mailan honako bi partiduak jokatuko dira: Barandiaran-Sanchez / Arrizabalaga-Mallans eta Nazabal-Oria / Aranguren-Goikoetxea. Gazte mailan Oscar-Saul / Sukia-Arratibel da programatutako partidua. Partiduak 17:00etan hasiko dira.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!