Lehen posturako lehian

Anboto 2009ko mar. 31a, 18:16

Igoera faseko joaneko itzulia amaitzeko, indarrak neurtuko dituzte Julza-Zalduak eta Anbotopekok. Zaldibarko taldea dago sailkapenaren buruan, bigarrengo dagoen Anbotopekok gertutik jarraitzen dion arren.

Igoera faseko joaneko itzulia amaitzeko, indarrak neurtuko dituzte Julza-Zalduak eta Anbotopekok. Zaldibarko taldea dago sailkapenaren buruan, bigarrengo dagoen Anbotopekok gertutik jarraitzen dion arren. Julza-Zalduaren atzetik egonagatik, osteguneko derbian garaipena eskuratzeari ez diotela uko egiten adierazi du Xabier Zarraga talde durangarreko jokalariak, “nahiz eta, Zaldua ere oso ondo jokatzen ari den”.

Momentu honetan, aipatutako talde biez gain, beste talde bi daude lidergoa lortzeko borrokan sarturik, Romoko Ezkorak eta Antzokia Boulevard Marrazoak. Zarragaren ustetan, liga amaieran ere, talde horiek izango dira igoera postua eskuratzeko aukera gehien izango dutenak.

Pibot durangarraren esanetan, Anbotopekok txapeldun geratzeko aukera asko ditu, eta gakoa datorren jardunaldian egon litekeela adierazi du. “Zalduari irabaziz gero, eta  etxean jokatu beharreko hiru norgehiagokak ere gureganatzen baditugu, txapelketako lehen postua lortu genezake; hori bai, irabazi egin behar dira”.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!