Abadiñok eta Zaldi Baltzak mailari eutsi diote eta Larrasoloetak ezin izan du igo

Anboto 2009ko mar. 16a, 13:47

Euskal Ligako Lehen Mailan jarraituko du Abadiñok beste urtebetez. Ozta ozta eutsi dio mailari. Zaldi Baltzak ere etxeko lanak egin zituen. Larrasoloetak azken sailkatuaren kontra galdu zuen.

Euskal Ligako Lehen Mailan jarraituko du Abadiñok beste urtebetez. Ozta ozta eutsi dio mailari. Zaldi Baltzak ere etxeko lanak egin ditu. Larrasoloetak, aldiz, azken sailkatuaren kontra galdu du.

Abadiñok 1-3 galdu zuen Oberenaren aurka. Oberena mailaz igo da eta logikaren barruan sartzen zen hango xakelarien kontra galtzea. Baina kasualitatez Oberenak inoizko talderik ahulena eraman zuen Sestaora. Izan ere, orain hile bi elurrarengatik jardunaldi bat atzeratu zuten; Oberenak Paz de Ziganda Memoriala liga amaitu eta hurrengo astebururako aurreikusita zeukan. Beraz, bi ekitaldiak egun berean suertatu ziren. Oberenak memorialera eraman zuen talderik onena. Abadiñok ez zuen abagunea aprobetxatu eta kanpoko emaitzek eman zioten salbazioa. Urnietak Zarautzen kontra bina amaituta Abadiño harrapatu zuen sailkapenean, baina bien arteko averagea abadiñarren aldekoa zenez (2,5-1,5), Urnietak galdu du maila.

Bizkaiko Gorengo Mailan Larrasoloetak puntuak behar zituen liderrari presioa sartzeko, baina ustekabean 3-1 galdu zuen Rey Ardid C azken sailkatuaren kontra. Ez ziren ondo aritu durangarrak. Hala ere, Altzaga Leioak igoera matematikoki segurtatzeko puntuak batu zituenez, Larrasoloetak ez zen igoko bere match-a irabazita ere.

Zaldi Baltzak 3-1 irabazi zion Zuri Baltzari eta beste urtebetez Gorengo Mailan egongo da. Iaz mailari eusteko zorte handia izan zuten –aldeko karanbola asko izan zituzten-, baina aurten etxeko lanak egin dituzte. Maila bat gorago jokatzen duen Abadiñok galduz gero, azken aurrekoa ere jaitsiko zen Bizkaiko Gorengoan eta elorriarrak zeuden postu arriskutsu horretan. Zuri Baltza puntu erdi goitik zuten eta bazekiten mailari eustea beraien esku zegoela. Ondo jokatu  eta merezita irabazi zuten.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!