Atzelariak ibili ziren ondoen Mallabian

Anboto 2009ko mar. 16a, 10:05

Biharko Izarrak Txapelketako seigarren jardunaldiak emozioz betetako partiduak utzi zituen. Partidu bietako irabazleen artean atzelariak nabarmendu ziren.

Biharko Izarrak Txapelketako seigarren jardunaldiak emozioz betetako partiduak utzi zituen. Partidu bietako irabazleen artean atzelariak nabarmendu ziren.

Perezek eta Larrinagak 22-21 irabazi zuten Lazkozen eta Otxotorenaren aurka. Perez partidutik kanpora ibili zen eta Larrinagaren lan bikainean oinarritu zen garaipena. Lazkoz ederto ibili zen defentsa lanean eta Otxotorenak lan ederra egin zuen atzean. Perez eta Larrinaga atzetik jopan ziren partidu osoan zen (12-6  eta 18-12). 21-18koan ematen zuen ez zutela zereginik, baina amaiera emozionantean partiduari buelta ematen lortu zuten. Bukaeran ikusleek zutik eta txaloka agurtu zituzten lau pilotariak.

Bigarren partiduan Andreuk eta Cecilok 22-18 menderatu zituzten Salaberria eta Castillo. Ceciliok jokatu zuen lauretatik ondoen; asko eman eta gutxi galdu zuen. Andreuk partidu hasiera itxaropentsuaren ondoren behera egin zuen. Irabazleak beti aurretik joan ziren markagailuan. 15-21tik 18-21era hurreratu ziren Salaberria eta Castillo, baina ez zen lehen partiduko bueltarik eman.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!