Garralda-Linzoain eta Idoate-Merino bikoteek euren lehiak irabazi dituzte

Anboto 2009ko mar. 5a, 16:02

Bosgarren jardunaldiko partidu bi jokatu ziren atzo Mallabiko pilotalekuan. Lehenengoan Garralda eta Linzoain erraz nagusitu ziren (22-10). Bigarrenean Idoatek eta Merinok izerdi gehiago bota behar izan zuten (22-16).

Bosgarren jardunaldiko partidu bi jokatu ziren atzo Mallabiko pilotalekuan. Lehenengoan Garralda eta Linzoain erraz nagusitu ziren (22-10). Bigarrenean Idoatek eta Merinok izerdi gehiago bota behar izan zuten (22-16).

Larrañaga eta Telletxeak ezin izan zuten ezer egin Garralda eta Linzoainen aurka. Azken hau izan zen partiduko onena. Linzoainek partidu oso ona osatu zuen. Garraldak hutsak eta tanto ederrak tartekatu zituen. Beste bikotean Telletxea irregular aritu zen eta, ondorioz, Larrañaga salduta egon zen aurrean.

Bigarren partiduan Idoatek lan ederra osatu zuen; gogor astindu zuen pilota, defentsa gotor aritu zen eta erremate askotan asmatu zuen. Merinok ere handiak eman zizkion, baina pilota batzuk galdu zituen. Beste bikotean, Armendarizek partida erdira arte norgehiagoka ona osatu zuen, baina bigarren zatian erori egin zen. Pena da Armendarizek behera egin izana, Uzkudun jokatzeko zegoelako. Zalantza barik aurrelari biak izan ziren lauretan onenak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!