Konfiantza da gakoa

Anboto 2009ko mar. 6a, 12:32

agustin_alkorta_150.jpg







Agustin Alkorta - Futbol entrenatzailea


Finalera, finalera, oe,oe,oe… Athletic-ek lortu dau Kopa finalerako billetea. Zorionak!
24 urte eta gero, titulu bat jokatuko dau Barçaren kontra. Adi! 38 partidutara gatxa da, baina partidu batera ez dago faboritorik.

Gauza guztien gainetik, honen inguruan sortu den giroa aipatzekoa da. Ikusgarria izan da Katedralak, Bilbok eta Bizkaia osoak zeukan kolorea eta, batez be, jentearen ilusinoa.

Eta izen propioak aipatzeko orduan, niretzako inportanteena Llorente da. Bere gainean sustatu da taldea, eta berak dakarren konfiantzak eroan dau Athletic lorpen honetara. Ikusgarria da zelako buelta emon deutsan bere egoerari denpora gitxian. Eta horrek demostratzen dau:

- Llorenteren progresinoa Caparrosi lotuta dagoela, honek emon deutsalako jarraipena eta konfiantza handia.

- Utrerakoak hori emoteko, bere aulkiaren hankak sendoak direla ikusi da. Segurtasuna eta, batez be, denpora klabeak dira talde bat aurrera eroateko.

- Une txarretan zuzendaritzak erakutsitako jarrera adibide moduan hartu behar dabela beste zuzendaritza guztiek.

Horregaitik pentsatzen dot Mane, Clemente, Mendi eta Felix (batez be, azkenengo biak), ahalegindu zirela Llorentek eta beste guztiek euren futbolik onena atera zeien, baina ez zen posible izan segurtasun, konfiantza eta, batez be, denbora faltagaitik.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!