Gorka-Telletxea eta Salaberria-Castillo garaile Biharko Izarrak Txapelketan

Anboto 2009ko mar. 2a, 14:53

Laugarren jardunaldia jokatu zen atzo. Gorkak eta Telletxeak 22-17 irabazi zuten Elurbe eta Uzkudunen kontra. Salaberriak eta Castillok errazago menderatu zituzten Narbarte eta Linzoain (22-14).

Laugarren jardunaldia jokatu zen atzo. Gorkak eta Telletxeak 22-17 irabazi zuten Elurbe eta Uzkudunen kontra. Salaberriak eta Castillok errazago menderatu zituzten Narbarte eta Linzoain (22-14).

Lehenengo partiduan aurrelariak atzelariak baino hobeto aritu ziren. Gorkak eta Elurbek lehia dotorea izan zuten eta biak ibili ziren mailan onean, nahiz eta Gorkak gehiago asmatu zuen. Elurbek partiduaren erdialdera beherakada izan zuen eta Telletxeak azken txanpan egin zuen behera, gauzak ondoen zituztenean. Hala ere, garaipenak ez zien alde egin.

Bigarren partiduan, Salaberria izan zen partiduko onena, Castillok bizkarzain lana txukun betetzen ziola. Linzoainek ere eman zuen berea, baina aurrean ez zuen Narbarteren laguntzarik aurkitu. Narbartek borondatea jarri zuen, baina ematen du txapelketa handitxo geratzen zaiola.

Ostegunean, 21:30ean, bosgarren jardunaldiko lehia bi jokatuko dira Mallabiko frontoian. Aldaketarik ezean, Larrañagak eta Galarragak Garraldaren eta Linzoainen kontra jokatuko dute; Ondoren, Idoate-Merino eta Aramendariz-Uzkudun bikoteean arteko partidua jokatuko da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!