Entrenatzaile izateko arazoak

Anboto 2009ko ots. 27a, 15:11

saenz_de_la_cuesta_150.jpg











Iker Saenz de la Cuesta - Areto-futbol entrenatzailea


Areto futbolean gabilzenok badakigu kirol honetan oso gatxa dela taldeak entrenatzeko jentea topatzea. Arazo honi, entrenatzaile ikasketen arduradun direnek erraztasun gitxi emoten dabela gehitu behar jako.

Orain hile batzuk sekulako barria jaso genduen. Bazirudien federazinoak eta Bizkaiko entrenatzaile eskolak ikasketak emongo zitueela. Udan hasi ziren proba fisikoak egiten, eta han agertu ginen talde txiki bat areto futbola bultzatzeko gogoz. Baina hasteagaz bat kale. Ez eben areto futboleko probarik egin, futbol probak baino, eta behin ‘probak’ eginda, sorpresa: ez eben segurtatzen ikasketak aterako zirenik, talde “txikia” zen-eta.

Hilabeteak igaro, eta ikasketen barririk ez. Hau ikusirik, talde “txikia” osatzen genduenok, geure kabuz ikasketak aurrera ateratzen saiatu ginen. Durangoko institutuan, kirol ikasketak emoten zitueenekin batu eta federazinokoen ikasgai berberak jasotzeko akordua lortu genduen, irakasle onekin eta diru gitxiagoren truke.

Dena hasteko prest zegoenean, federazinoaren eta entrenatzaile eskolaren barriak jaso genduzen, guk antolatutako ikasketak ezerezean izteko. Orain, ikasketak eurek gura daben modura antolatu ditue, nahiz eta talde txikiagoa izan. Badirudi ez dabela galdu gura urrezko arrautzak emoten dituen oiloa.

Areto futbola lagundu ala dirua irabazi? Hor dago kontua: Boikota egin ala jasan?
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!