Perez eta Landaburu erraz gailendu dira

Anboto 2009ko ots. 27a, 12:45

Atzo gauean Biharko Izarrak txapelketako hirugarren jardunaldia jokatu zen Mallabiako pilotalekuan. Perez eta Landaburuk egurtu egin zituzten Iduate eta Senperena (22-7). Andreuk eta Aldapek lan gehiago egin behar izan zuten Larrañaga eta Peret menderatzeko (22-15)

Atzo gauean Biharko Izarrak txapelketako hirugarren jardunaldia jokatu zen Mallabiako pilotalekuan. Perez eta Landaburuk egurtu egin zituzten Iduate eta Senperena (22-7). Andreuk eta Aldapek lan gehiago egin behar izan zuten Larrañaga eta Peret menderatzeko (22-15).

Perez eta Landaburuk bikote sendoa osatu zuten atzo. Landaburu nagusi izan zen atzean eta Perezek, haizea alde zuela, ez zuen hutsik egin aurrean. Senperenak partidu kaskarra jokatu zuen eta Iduate salduta egon zen partidu osoan.

Bigarren partiduan Aldape seguru agertu zen atzean eta Andreu behetik gora egin zuen; duda-mudako hasieraren ondoren, partiduaren bigarren zatian tanto ikusgarriak egin zituen. Larrañaga oso borrokalari ibili zen, baina txispa handirik gabe. Peretek, azkenik, ondo jokatu zuen, nahiz eta urduritasunak erasan zion.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!