Yoldi eta Aldapek ederto hasi dute Biharko Izarrak Txapelketa

Anboto 2009ko ots. 23a, 11:39

Biharko Izarrak Pilota Txapelketako jardunaldi bi jokatu dira orain arte eta, oro har, partidu parekatuak eta onak irten dira. Atzo Yoldik eta Aldapek 22 eta 11 menderatu zituzten Elezkano eta Castillo eta koefiziente ona lortu zuten.

Lehenengo partiduan Intxaustik eta  Otxotorenak  garaipen estua lortu zuten Angita eta Mendinuetaren aurka (22-21). Egueneko lehenengo partiduan ere emozioa izan zen protagonista nagusia; Ollok (iazko txapelduna Beroizekin batera) eta Peretek 22-20 irabazi zuten Yoldi eta Cecilioren aurka. Bigarren partiduan Ricok eta Merino IIak txapelketako lehenengo puntua batua zuten Epelde eta Larrinaga 22-15 azpiratuta.

Eguen honetan hirugarren jardunaldiari dagozkion partidu biak jokatuko dira, 21:30etik aurrera. Alde batetik, Andreuk eta Aldapek Larrañagaren eta Otxandorenaren kontra jokatuko dute; Ondoren, Perez eta Landaburu, eta, Iduate eta Senperenaren arteko lehia jokatuko da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!