Kluben txapelketatik at dira gure ordezkariak

Anboto 2009ko ots. 20a, 11:41

Euskal Herriko Kluben Arteko Txapelketa azken txanpan sartu da. Multzo bakarra izan duten kategoria batzuk amaitu dira, eta multzo bat baino gehiagoko modalitateetan ia erabakita daude finalerdiak.

Euskal Herriko Kluben Arteko Txapelketa azken txanpan sartu da. Multzo bakarra izan duten kategoria batzuk amaitu dira, eta multzo bat baino gehiagoko modalitateetan ia erabakita daude finalerdiak.

Zesta-puntan eta Ohorezko mailan, Durangoko Ezkurdi finalerdietatik kanpora geratu da. Partidu bat irabazi eta bost galdu dituzte. Joan zen asteburuan 25-35 galdu zuten Zumaiaren aurka. Paleta goman Abadiñoko Tornosolo ere kanpoan geratu da; lautik bi irabazita finalerdietako atarian geratu dira.

Berrizko Oizpek lan ona egin du pilotan, sei partidutik lau irabazita. Zoritxarrez, talde bakarra sailkatu da finalerdietarako (lau multzo daudelako), eta Zazpi Iturrik denak irabazi ditu. Azkenik, Abadiñoko Atxartek ezin izan du partidurik irabazi bere multzoan.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!