Biharko Izarrak dir-dir egiten hasi dira Mallabian

Anboto 2009ko ots. 20a, 11:36

Mallabiko VI. Biharko Izarrak Txapelketa abian da. 18 eta 23 urte arteko 24 pilotari dabiltza lehian; lau bizkaitar –tartean Iñaki Larrinaga elorriarra–, lau errioxar, zortzi nafar, zazpi gipuzkoar eta arabar bat. Iaz Beroizekin bikotea osatuz txapelketa irabazi zuen Ollo ere badabil, iazko lorpena berritu nahian.

Mallabiko VI. Biharko Izarrak Txapelketa abian da. 18 eta 23 urte arteko 24 pilotari dabiltza lehian; lau bizkaitar –tartean Iñaki Larrinaga elorriarra–, lau errioxar, zortzi nafar, zazpi gipuzkoar eta arabar bat. Iaz Beroizekin bikotea osatuz txapelketa irabazi zuen Ollo ere badabil, iazko lorpena berritu nahian.

Txapelketaren sistema urterokoa da. Pilotariak multzo bitan banatu dituzte; bakoitzean sei aurrelari eta sei atzelari daude. Aurrelari bakoitzak atzelari guztiekin partidu bana jokatuko du, eta alderantziz. Denek denekin jokatuko dute. Multzo bakoitzean ondoen dabiltzan bi bikoteak finalerdietara pasatuko dira. 

Atzo hasi zen txapelketa eta domekan izango dute bigarren jardunaldia, 17:00etan hasita. Lehenengo Armendarizek eta Otxotorenak Renobalesen eta Mendinuetaren kontra jokatuko dute; ondoren, Mendizabalek eta Castillok Yoldi eta Aldaperen aurka ariko dira.

Datorren eguenerako, 21:30ean, beste lehia bi daude programatuta. Alde batetik, Andreuk eta Aldapek Larrañagaren eta Otxandorenaren aurka jokatuko dute; bestetik, Perezek eta Mendinuetak Idoate eta Senperena izango dituzte aurrez aurre. Ligaxkak maiatzean amaituko, dira eta orduan erabakiko dira finalerdietako datak.

Profesionaletarako bidea

Biharko Izarrak Txapelketan aritu izan diren pilotari asko dabiltza gaur egun profesionaletan. Adibideak aurkitzeko ez dago urrun joan beharrik, Durangaldean hainbat daudelako: Rober Uriarte, Asier Berasaluze, Ibai Zabala eta Asier Iza. Guztiak izan ziren aurkezpen ekitaldian, txapelketari euren babesa eman asmoz. 
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!