Bigarren faseko azken txanpan dira Elorrio eta Durango Ilarduya

Anboto 2009ko ots. 9a, 16:23

Elorrio Rugby Taldea eta Durango Ilarduya B Euskal Ligako bigarren fasea jokatzen ari dira. Multzo banatan daude; Elorrio ligako 9.etik 12.erako postuak zehaztuko diren multzoan dago eta DRT, berriz, 5.etik 8.erakoan. Ez dute ezer jokoan, baina galtzea ez da inoren gustuko. Asteburuan bigarren itzuliari ekingo diote. Elorriok Gernika azken sailkatuaren zelaian jokatuko du; Durango Ilarduyak Arrasate multzoko liderra jasoko du Arripausuetan.

Elorriok hiru partidu jokatu ditu bigarren fasean eta horietatik bi irabazi ditu (Gernika eta Kantabriako Unibertsitatea taldeen kontra); Mungiaren kontrako hirugarrena atzeratu egin zuten, mungiarrak jokalariz justu zebiltzalako; hilaren 21ean jokatuko dute neurketa hori. Baina badute aurreko lanik; ostiralean Gernikaren zelaia bisitatuko dute. Gernikarrak azkenengo daude sailkapenean eta Elorrio faborito da. Aurreikuspenak apurtu ditzakeen faktore bakarra zelaiaren egoera da, lokaztuta eta egoera txarrean baitago.

Elorrioko taldea hobeto jokatzen ari da liga aurrera doan heinean: “Sasoi batean, taldea guztiz deszentratuta ikusten zen eta partidu oso txarrak jokatu genituen. Azken aldian hobeto ari gara, zentratuago eta jokoak hobera egin du”, dio Dani Palacios entrenatzaileak.

Arrasate Durangon

Durango Ilarduya hirugarren postuan dago - lau taldeko multzotik- baina exigentzia maila Elorrio dagoen multzokoa baina handiagoa da. Asteburuan garaipen inportantea lortu zuten Arratiko Zekorrak-en kontra (19-0). Durangarrak argi ibili ziren erasoan eta sendo atzean.

Larunbatean Arrasate dator Durangora. Hirutik bi irabazita, lehenengo tokia daude. Hala ere, Durangoko taldeak baditu irabazteko aukerak. Izan ere, Arrasatek bigarren fasean etxetik kanpora jokatu duen partidu bakarra galdu egin du: Arratiko Zekorrak-en kontra (17-12). 
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!