Helburua argi

Anboto 2009ko ots. 6a, 13:29

agustin-alkorta-kolore_1.jpg







Agustin Alkorta: futbol entrenatzailea

Futbol denboraldi erdia pasatu da eta gure taldeetatik, beste askoren artean be bai, gehien nabarmendu dena Elorrio izan da.

Urtero dabilz igotzeko asmoagaz, huts egin dabe momentu konkretuetan, baina aurten… Bai, aurten igoko dira; meritu guztiekin eta errekorrak apurtzen, gainera. Baina marka honeek guztiak ez ditue despistatu behar.

Zer ardura dau golik jaso barik egoteak, ondo jokatzeak… igotzen ez bada! Futbolean emaitzaren menpe bizi gara; historiarako geldituko dena taldea igo dela izango da. Helburua argi eduki behar dabe, ze jenteak “zer lortu da?” galdetuko dau eta ez “zelan?”.

Bestetik, gaur hamabost Eusko Jaurlaritzak erabaki eban partiduak ez jokatzea, zikloiarengaitik. Ados ontzat emoten dot: arrisku handia zegoen, Katalunia aldean konprobatu den moduan, baina… Anoetan eta Lezaman jokatu ziren partiduetan ez zegoen arriskurik? Legea ez da berdina denontzat?

Orain datoz kontuak. Beti dago baten bat abantaila atera gura dauena gertakizun honeeetatik. Hori gertatu ez daiten, Federazinoak epea ipini behar dau lehenbailehen, eta erraztasun guztiak emon partiduak aurreratzeko, taldeak ados jarriz gero.

Kasualitatea da, baina azkenengo lau denboraldietan hirugarrenez suspenditu dira partiduak jardunaldi berdinean; hau da, bigarren bueltako lehenengoan.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!