Laugarren jardunaldian, berriz, Naturgas Sestao B taldearen aurka neurtu beharko dituzte indarrak abadiñarrek. Sestao Bk azken jardunaldian Arlutzen aurka galdu arren ere, Abadiñok ez du erraz izango garaipena lortzea, talde sestaoarra hirugarren tokian dago-eta.
Larrasoloeta lider dago
Hiru jardunaldiren ostean, Bizkaiko Goreneko Ligako lidertzan dago Durangoko Larrasoloeta A taldea, 7,5 punturekin. Zaldi Baltza Elorrio Ak, aldiz, ez du horren liga hasiera ona izan, jokaturiko hiru neurketak galdu ondoren sailkapeneko azken tokian daude eta elorriarrak.
Lehenengo mailan, ordea, laugarren postuan dago Abadiño B. Posizio txukuna izan arren, kontuan izatekoa da jokatutako hiru norgehiagokak berdindu eta gero, abadiñarrek ez dutela oraindik neurketarik irabazi.