Euskal Herriko Kluben Arteko Txapelketak bigarren itzuliari ekin dio. Hemendik aurrera ezin daiteke hutsik egin. Sailkapenean goian daudenek beren nagusitasuna defendatuko dute eta behekoek datozen aste biak dituzte egoerari buelta emateko. Durangaldeak lau ordezkari ditu txapelketan: Ezkurdi Jai Alai zestan, Tornosolo goma-paletan, eta, Oizpe eta Atxarte pilotan.
Joan zen asteburua eskasa izan zen gure ordezkarientzako: denek galdu zuten.Berrizko Oizpe eskolak Amezketako Zazpi Iturriren kontra 22-5 galdu zuen 22 urtez azpiko binakako txapelketan. Horrela, amezketarrek lider jarraitzen dute; Oizpe eta Ilunpe berdinduta daude bigarrenean garaipen bi eta porrot batekin.
Esku pilotarekin jarraituz, Atxartek asteburuan ez ezik atzo ere jokatu zuen eta bi lehiak galdu zituen. Martitzenean, Matienako frontoian jokatutako neurketan Lizarra erraz nagusitu zitzaion (4-22).
Goma-paleta eta zesta
Goma-paletan, Tornosolok ezin izan zuen txapelketako bigarren garaipena eskuratu. Lider dagoen Su-Berrik 9-30 irabazi zion. Txapelketako laugarren partidua bihar jokatuko dute Dulantziren aurka. Asteburuan Oberena izango dute arerio.
Zestan, nagusien ohorezko mailan, Ezkurdi esku hutsik bueltatu zen Zumaiatik (35-22). Horrela, Zumaiak txapelketako lehenengo garaipena lortu zuen. Durangarrak, aldiz, hirugarren daude. Asteburuan Euskal Jai Alairen kontra beharrezko dute garaipena finalerdietarako sailkatu nahi badute.
Salaberria eta Beitia
Ibon Salaberria eta Jon Beitia elorriarrak kanpoko eskolekin ari dira jokatzen. Jon Beitia Galdakakoko Adiskide eskolarekin bigarren dago eta finalerdietara sailkatzeko aukera handiak ditu eskuz binakako ohorezko mailan. Ibon Salaberria Elgetako klubarekin ari da binakako ohorezko mailan; hirugarren daude garaipen bat eta porrot birekin.