
Iker Saenz de la Cuesta - Areto-futbol entrenatzailea
Azken urteetan areto-futbola nabarmen aldatu da, bai komunikabideetan emondako hedapenean bai arautegiari jagokonez. Aldaketa horreen ondorioz, futbolaren ‘anai txikia’ ikusgarriago eta erakargarriago bilakatu da, eta bere jarraipena gero eta handiagoa da.
Durangaldea ez da alde batera geratu, eta aldaketa horren ondorioz fitxa federatibo asko egin dak, talde berri asko sortuz, eta, orain, duela hamarkada bi zegoenaz konparatuta, egoera oso desberdina da.
Orain Bizkaitik kanpora jokatzen dabilzen taldeak daukaguz: (Sasikoa A eta Elorrioko Buskantza A Nazional A mailan; Sasikoa B Euskal Ligan) eta beste asko bere pausoak jarraitzeko ahaleginetan dabilz (Elorrioko B eta Kurutziaga A Preferenten; Presion Break, Mallabia Bastida, Abadiñoko Gaztetxie eta Abadiñoko Lagun 1. Erregionalean; Gu Lagunak, Kurutziaga B, Dantxari, Hasi Durango eta Mendibeltz 2. Erregionalean).
Gainera, emakumezko talde bategaz gozatzeko aukera daukagu (Kurutziaga izandakoa, orain Kulturala). Gogoratu orain urte bi Bizkaiko Kopa irabazi ebela: lorpen itzela.
Zutabe honegaz, areto-futbola irakurleengana hurbiltzen saiatuko gara; bide batez, Durangaldeko taldeak animatzen joateko gonbita luzatzen deutsuegu. Mila esker areto- futbolaren alde lan egiten dozuenoi be (komunikabideak, babesleak, udalak…).