Kluben arteko hirugarren jardunaldia asteburuan jokatuko da

Anboto 2009ko urt. 30a, 11:06

Joan zen asteburuan bertan behera geratu zen Euskal Herriko Kluben Arteko Txapelketako hirugarren jardunaldia, haize zakarra zegoela-eta Eusko Jaurlaritzak halaxe gomendatuta. Jardunaldi hori asteburu honetan jokatuko da. Ondorioz, laugarren jardunaldia datorren asteartera atzeratu dute. Bosgarren eta seigarren jardunaldietako datek bere horretan jarraituko dute.

Asteburu honetan lehen itzulia bukatuko da jokamolde gehienetan (bi itzuli dituztenetan) eta modalitate eta maila bakoitzeko faboritoak argitzen joango dira.

Abadiñoko Atxarte pilota eskolak martitzenean, San Blas egunean, Matienan jokatuko du San Miguel eskolaren aurka. Gazte mailako banakako partiduak 20:00etan hasiko dira. Abadiñarrek beharrezkoa dute garaipena orain arteko biak galduta azkenengo daudelako. San Miguelek bat irabazi du eta bestea galdu. Hernani lider sendoa da; partidu biak irabazi ditu eta 15 tanto besterik ez dizkiote egin.

Zesta puntan, gizonen Ohorezko Mailan, Ezkurdik Gernikan jokatu du Euskal Jai Alairen kontra domekan. Biek garaipen eta porrot bana dituzte.

Paleta goman eta emakumeetan , Abadiñoko Tornosolok Su-Berriren kontra jokatuko du gaur Mallabian 19:00etatik aurrera. Tornosolok orain arte jardunaldi batean irabazi eta bestean galdu egin du. Su-Berri, berriz, lider dago jokatutako biak irabazita. Gainera, alde handiz dira liderrak. 60 tanto dituzte alde eta 33 besterik ez aurka.

22 urtez azpiko binakakoan, Berrizko Oizpek Zaramagaren kontra jokatu du domekan. Zaramaga bitik bi galduta azken dago; Berrizek, aldiz, biak irabazi ditu eta bigarren dago. Zazpi Iturri dago lider aldeko eta kontrako tantoen erlazio hobea duelako.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!