Bigarren urtez frontenis txapelketa antolatu dute

Anboto 2009ko urt. 29a, 13:09

Iaz hasitako bideari jarraituz, Mallabiako II. Frontenis Txapelketa antolatu du Mallabia Futbol Taldeak. Parte hartu nahi dutenek otsailaren 22a arte dute izena emateko aukera.

Iaz hasitako bideari jarraituz,  Mallabiako II. Frontenis Txapelketa antolatu du Mallabia Futbol Taldeak. Parte hartu nahi dutenek otsailaren 22a arte dute izena emateko aukera.

Parte-hartzaileek martxoaren bian ekingo diote lehiari. Txapelketako lehenengo fasean ligaxka formatuan jokatuko dute. Ligaxkan sailkatzen direnek kanporaketa faseak jokatuko dituzte ondoren. Interesatuta dagoen orok honako telefono honetara deituta eman dezake izena:
Tlf: 669 028 718.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!