Derbi bi jokatuko dira bigarren erregionalean

Anboto 2009ko urt. 29a, 13:02

Zapatuan arratsaldean Extremeño- Elorrio eta Ezkurdi-Berriz B derbiak jokatuko dira bigarren erregionalean. Lehenengoan elorriarrak faborito dira. Bigarrenean, pronostikoa ez da oso garbia.

Zapatuan arratsaldean Extremeño- Elorrio eta Ezkurdi-Berriz B derbiak jokatuko dira bigarren erregionalean. Lehenengoan elorriarrak faborito dira. Bigarrenean, pronostikoa ez da oso garbia.

Joan zen asteburuan partidurik gehienak bertan behera geratu ziren, haize zakarra medio. Extremeñorena izan zen jokatu zenetako bat, eta Amorebietaren zelaian hiru puntu baliotsu eskuratu zituen (1-2). Durangarrek puntuak behar dituzte hirugarren erregionala ekiditeko, eta behar hori izan daiteke Elorrrio ahaltsuari aurre egiteko dohainik pizgarriena.

Berriz eta Ezkurdi ere egoera berean daude. Berriz txukun dabil, baina ez dago fidatzerik. Galduz gero, Ezkurdi puntu bakarrera jarriko litzaieke.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!