XXI. mendeko errugbia

Anboto 2009ko urt. 23a, 18:30

Gotzon Gomez errugbi entrenatzaileak hilean behin ANBOTOrako idazten duen kolaborazioa.

gotzon_1.JPG

GOTZON GOMEZ-Errugbi entrenatzailea

Errugbi munduan urte mordoska eroan arren, azken urteotan gure kirolak izandako aldaketek ustekabean harrapatu gaitue. Orain urte batzuk, ia ezinezkotzat jotzen genduen kirol honetan sosen bat kobratzea; gehienetan kontrakoa gertatzen baitzen: bakotxak bere poltsikotik ipini behar izaten eban fitxa, bidaiak eta gainerakoak ordaintzeko.

Azken boladan gauzak izugarri aldatu dira. Hasikeran hego hemisferioan –batez be, Frantzian eta Britainia Handian– hasi ziren diru-kontuak eta profesionalizazinoa aitatzen; urte batzuk geroago Espainiako Ohorezko Mailan hasi ziren kanpoko jokalariak ekartzen,eta halako megataldeak sortzen. Harrezkero, bide hori zabalduz joan da, eta errugbiko bigarren eta hirugarren mailetan ez da gatxa halako kasuak eta adibideak ikustea.

Horrek estatuko errugbiaren maila igotzea ekarri dau?

Nire ustez, ez da holakorik gertatu. Batetik, Ohorezko Ligako ordezkariek Europa mailako partiduren bat jokatu dabenean jasotako jipoia sekulakoa izan da; bestetik, selekzinoen arteko lehietan emaitzak ez dira aurreko urteetakoak baino hobeak izan.

Zer islatu gura dodan? Dirua izateak ez dauela beti emaitza bermatzen, eta gure eskualdeko taldeek orain arte jarraitutako ildo bera landu eta jarraitu beharko leukiela; hau da, errugbi-eskolak bultzatzea.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!