Lehiak aurrera darrai

Anboto 2009ko urt. 19a, 09:30

Zorionez, kirolaren osagaietako bat lehia da, bizitzako osagaietako bat den neurri berean. Modu eta intentsitate ezberdinetan islatuta egon daiteke, baina funtsean, batera zein bestera emana izan, helmuga jakina du. Esango didazue lehiakortasunik gabe ikuskizuna non legokeen; antzerkian, beharbada, suposatuta han ere aktoreek antzezlana erronka legez hartzen dutela, kalitateko produktua sortzeko eta eskaintzeko lehia moduan, publikoarengan piztutako harreta zuzenean eta aurrez aurre asetzeko desafio definitiboa bailitzan. Lehiak kalitatea bermatzen du eta onerako da. Beste kontu bat da ikuskizunari halako indarra ematen dion osagaia nola kudeatzen den. Baina gaur ez gara horretan sartuko. Bakarrik esan nahi dut, futbolean eta saskibaloian, kirolik jarraituenak aipatzearren, azpiko ligetan ere astebururo izaten dela zertaz gozatua eta zertaz sufritua. Lehiari esker.

Zorionez, kirolaren osagaietako bat lehia da, bizitzako osagaietako bat den neurri berean. Modu eta intentsitate ezberdinetan islatuta egon daiteke, baina funtsean, batera zein bestera emana izan, helmuga jakina du. Esango didazue lehiakortasunik gabe ikuskizuna non legokeen; antzerkian, beharbada, suposatuta han ere aktoreek antzezlana erronka legez hartzen dutela, kalitateko produktua sortzeko eta eskaintzeko lehia moduan, publikoarengan piztutako harreta zuzenean eta aurrez aurre asetzeko desafio definitiboa bailitzan. Lehiak kalitatea bermatzen du eta onerako da. Beste kontu bat da ikuskizunari halako indarra ematen dion dohaia nola kudeatzen den. Baina gaur ez gara horretan sartuko. Bakarrik esan nahi dut, futbolean eta saskibaloian, kirolik jarraituenak aipatzearren, azpiko ligetan ere astebururo izaten dela zertaz gozatua eta zertaz sufritua. Lehiari esker.

Gaur astebete pasatxo, Tabirakok sekulako poza eman zigun Bide Bideri kanpoan irabazi ostean. Garaipenari esker, Igoera Faserako borroka bete-betean sartu zen. Gainera, puntu bakar bategatik talde gipuzkoarrarekiko averagea alde jarri zuen. Asteburu honetan, aldiz, galdu egin du Baskonia lider indartsuaren kontra (63-67) baina itxura ona emanda eta nortasuna erakutsiz. Ez dago penetan galtzeko betarik, ordea. Konpetizioak aurrera darrai, borrokak ez du etenik eta Tabirakok hil ala biziko beste lehia bat du asteburuan Arabako EHUren aurka. Arabarrak Igoera Faserako bosgarren eta azken postuan daude, Tabirakorengandik garaipen bira. Txinpartak irtengo dira partidu horretan.

Futbolean asteburua ez da oso oparoa izan gure taldentzat. Kulturalak 0-1 galdu du Gernikaren kontra historiarik gabeko partiduan. Elorriori ligako lehen gol sartu diote eta errekorra lortzeko aukera zapuztu, nahiz eta baduten hori baino lehenagoko helbururik. Txanponaren beste aldean daude Iurretako eta Abadiño, biek irabazi eta goian jarraitzen dutelako, eta areto-futoleko zenbait talde. Sasikoa, adibidez. Ohorezko B Mailako lider moduan segitzen du etxean Euskalduna 4-3 menderatuta. Bolada onean dabiltzanen zakuan Lehen Erregionaleko gure ordezkari guztiak ere sartu behar ditugu. Mallabia Bastidak, Presion Breakek (Berriz), Abadiñoko Gaztetxiek eta Abadiñoko Lagunek irabazi egin dute asteburuan, guztiek ere gol askoren aldearekin. Horrez gainera, laurek darraite igotzeko aukerekin. Laurek darraite lehia betean.

Joseba Derteano

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!