TALDEA edo taldea?

Anboto 2009ko urt. 14a, 18:39

Unai Zamalloa entrenatzaileak hilean behin ANBOTOrako idazten duen kolaborazioa irakurgai duzu.

unai.JPG









UNAI ZAMALLOA- Saskibaloi entrenatzailea

Saskibaloiari buruzko lehenengo artikulu honetan garaipenaren eta porrotaren arteko diferentzia txiki-handiari buruz idaztea bururatu jat. Denporaldi borobil eta arrakastatsu baten, edo, penaz eta zailtasunez betetako baten arteko aldeari buruz. Taldea maiuskulaz eta taldea minuskulaz idaztearen arteko diferentzia txiki-handiari buruz.

Taldea maiuskulaz, partaide bakoitzaren batura da, non bakotxak bere rolak oso barneratuta eta argi dituen. Nahiz eta askotan talentuak eta kalitate tekniko-taktikoak partidu asko irabazi, epe luzera, horrekin bakarrik maiuskulazko talde baten arrakastak ez dau irauten. Konpromisoa, lanerako eskuzabaltasuna eta prestutasuna, kemena, adorea, umiltasuna... derrigorrezkoak dira talentu eta kalitate eta jakinduria tekniko-taktikoarekin batera lapiko batean sartu eta, bor bor, Maisukulazko taldea lortzeko.

Askotan, horrelako detaile bat ez kontrolatzeak maiuskulazko taldea minuskulazko bihurtzen dau, nahiz eta, barriro dinot, talentu eta kalitate tekniko-taktiko handia izan. Adibide lez, Iurbentia Bilbao Basket dogu hor. Igazko denporaldian dena joan zen ondo baino hobeto.  Aurten, zergaitik ez? Aurredenporaldian aurreikusten zen aurtengoa guztiz desbardina eta gogorragoa izango zela jokalari batzuk oporretatik zelan buletatu ziren ikusita. Igaz lortutakoagaz nahikoa izango ete eben?
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!