Anbotopeko eta Zaldua-Julza saskibaloi taldeak sekulako liga osatzen ari dira Lehen Erregionalean. Maila multzo bitan banatuta dago, eta Durangoko eta Zaldibarko taldeak lider garbiak dira, bakoitza bere multzoan. Biek hamarna partidu irabazi dituzte eta bakarra galdu dute. Asteburuan, ordea, euren tronua kolokan izan daiteke. Izan ere, liderren arrastoa galdu barik dabiltzan bigarren sailkatuen kontra jokatuko dute.
Anbotopekok galdu duen partidu bakarra Gabonen aurreko azkena izan zen, Leioaren
kontrakoa. Bihar Centro Salmantinoren aurka jokatuko dute etxean. Barakaldarrak Anbotopekoren erritmoari eutsi dieten bakarrak dira: bederatzi garaipen eta porrot bi dituzte. Durangarrak oso indartsuak dira taula azpian, baina Xabier Zarraga pibotak ezingo du jokatu eta, ondorioz, hegalekoek gogor lan egin beharko dute barruan.
Anbotopekok aurtengoa laugarren urtea du Lehen Erregionalean. Lehen bietan txapeldunorde izan ondoren, iaz azken aurreko amaitu zuten. Aurten ia jokalari berekin berriro itzuli dira dagoekin tokira: “Iaz arte, beti goian genbiltzanez, beti irabazi beharraren zamarekin kantxaratzen ginen. Aurten gauzak lasaiago hartu ditugu eta horrek modu positiboan eragin digu”, dio Fran Costana jokalariak.
Talde indartua
Zaldua-Julzak lidertza etxetik kanpora defendatuko du; Sestaon, hain zuzen ere, Marrazoak taldearen aurka. Zalduak galduko balu, bi taldeak berdintuta geratuko lirateke sailkapenean. Nolanahi ere, Anbotopekoren antzera, Zaldua ia klasifikatuta dago igoera faserako.
Iazko taldearekin alderatuta, zaldibartarrek hiru jokalari berri dituzte: Iker Martin, Roberto Onaindia “Txino” eta Iker Totorika. Lehendik ere kamutsa ez zen taldea asko indartu dute. “Iaz baino hobeto bai, baina hain ondo ibiltzerik ere ez genuen espero”, dio Jon Vazquez jokalariak.
Zalduak hamar urte daramatza maila horretan, eta behin hirugarren sailkatu zen.