Iturriaga garaile Areetan

Anboto 2008ko abe. 9a, 08:46

Hiru finalaurrekoetan azkena izan da domekan Getxon, eta Unai Iturriaga durangarrak jaso du bertan puntu gehien. Iturriagak lortu du zuzenean finalerako txartela, eta finalean arituko diren beste zazpi bertsolarien izenak ere badakizkigu.

Domekan saio borobila osatu zuen Unai Iturriaga, Arkaitz Estiballes, Iratxe Ibarra, Igor Elortza, Xabier Paya, Etxahun Lekue, Fredi Paya eta Onintza Enbeita izango dira Barakaldoko BEC-en Bizkaiko Bertso txapelketaren finalean kantatuko dutenak. unai.jpgSanta Eugenia plazako azkenengo finalaurrekoan, 575 puntu t'erdi batuta gailendu zen domekan Iturriaga, 563 t'erdi jaso zituen Igor Elortza bigarren durangarrak, eta 551 Xabi Paya getxoztarrak. Abenduaren 20an 17:30etan, Barakaldoko erakustazokan izango da 2008ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketa, eta sarrerak abenduaren 18a arte erosi ahal izango dira www.botasarean.biz webgunean, eta BBKren kutxazainetan.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!