Lan dotorea egin du Euskal Selekzioak Italian

Anboto 2008ko abe. 3a, 09:30

Gizonak hirugarren geratu dira eta emakumeak laugarren, Irlandaren kontrako partidu borrokatu galdu ondoren

Gizonak hirugarren geratu dira eta emakumeak  laugarren,  Irlandaren kontrako partidu borrokatu galdu ondoren.

Italiako  Niza-Monferrato herrian jokatutako ‘One Wall’ modalitateko txapelketan lan txukuna osatu dute euskaldunek. Gizonetan iazko bigarren posturik ez dute berdindu, baina lehen hiruren artean geratzea lortu du Erroizenea, Etxebarria, Gordon eta Erauzkinek osatutako laukoteak. Txapelketan parte hartu duten 10 herrialdeetatik Ameriketako Estatu Batuak eta Puerto Rico bakarrik izan dituzte aurretik.  Hirugarren posturako lehian Irlandako talderik sendoenak ere (Eoin, Kennedy eta Brady) ezin izan du beraiekin.

Emakumeek -Gaxi Gallastegi eta Itsaso Pradera- banakako norgehiagoka biak galdu dituzte eta, ondorioz, binaka jokatu gabe geratu dira. Dena dela, Herbehereak, Italia eta Ingalaterraren aurretik geratu dira. Emakumeetan, ere, Ameriketako Estatu Batuetako selekzioa nagusitu da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!