Euskal Pilota Federakuntzak osatutako Euskal Selekzioa ostiral gauean iritsi zen Italiako Niza Monferrato herrira. Han ‘One Wall’ modalitateko txapelketa jokatu dute asteburuan. Ostiral gauean elurra mara-mara egin zuen eta larunbat goizean paisaia txuri-txuriarekin esnatu ziren, irudiak argi erakusten duen moduan.
Oscar Rekalde eta Kepa Arroitajauregi gidari zituztela sei pilotarik osatu zuten Euskal Selekzioa. Horietako bi Durangaldekoak ziren: Itsaso Pradera mallabiarra eta Gaxi Gallastegi atxondarra. Taldea Garikoitz Erroizena, Iker Etxebarria, Iker Gordon eta Aitor Erauzkinek osatu zuten. Larunbat goizean upategi baterako bisita antolatuta zuten, baina elurtzaren ondorioz bertan behera geratu zen. Nolanahi ere, euskaldunak beti euskaldun: hotelaren atarian aterako zuten argazkia segurutik, baina hala ere borondatea behar da jertse soilarekin halako elurtzara irteteko. Eutsi neska-mutilak!