
Markinako frontoiko jesarlekuak betetzen zituzten 900 entzuleen artean, eta Durangaldetik bertaratutako lagun askoren aurrean kantuan aritu ziren Miren Amuriza berriztarra eta Eneko Abasolo 'Abarkas' iurretarra ere, eta hirugarren (505 punturekin) eta bosgarren (480 punturekin) egin zuten hurrenez hurren.
Azkenengo finalaurreko saioa, abenduaren 7an, Getxoko Santa Eugenia plazan izango da, eta Xabi Paia txapelduna, Etxahun Lekue, Igor Elortza, Unai Iturriaga, Eñaut Intxaurraga eta Gorka Ostolaza arituko dira bertan.