Lehenengo finalista: Ibarra

Anboto 2008ko aza. 24a, 14:01

Azaroaren 23an Gernikako frontoian izandako Bizkaiko Bertsolari Txapelketako lehenengo finalaurrekoan puntu gehien bilduta, Iratxe Ibarra markinarra da Abenduko BEC-en aritzeko sailkatutako bertsolaria.

Fredi Paia bigarren sailkatuak baino hamabost puntu t'erdi gehiago lortu zituen Ibarrak (540), eta zuzenean sailkatu da Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren finalean aritzeko.

Azaroaren 30ean, Markinan izango den bigarren finalaurrekoan kantatuko duten eskualdeko bertsolariak, eta beraz finalerako txartela jokatuko dutenak, Miren Amuriza berriztarra eta Eneko Abasolo 'Abarkas' izango dira.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!