Emoziorik ez zen izan Cafés Baquéko lehen final-laurdenetan

Anboto 2008ko aza. 14a, 15:45

Emozioari dagokionez, ikuskizun pobrea eskaini zuten XXIII. Cafés Baqué Torneoko lehen final-laurdenek. Iurretako frontoian kadeteetako eta gazteetako bina partidu jokatu ziren, eta irabazleek izerdi askorik bota gabe lortu zuten pasea.

pilota_1.jpgKadeteetan Arrieta markinarrak 18-3 irabazi zionGomez igorreztarrari. Errioxako Torresek, berriz, lau besterik ez zizkion egin Aretxabal markinarrari. Gazteetan Perez sestaoarra jokatu gabe sailkatu zen, Merino lesionatuta zegoelako. Azkenik, Esteban errioxarrak 22-6 kanporatu zuen Aurtenetxe lezamarra.

Finalerdiak datorren eguaztenean osatuko dira, Atxondoko frontoian. Irusta-Galarza eta Tainta-Urbieta dira kadeteetako partiduak. Gazteetan, eskualdeko ordezkari bat izango dugu: Perosanz berriztarrak Arreseren aurka neurtuko ditu indarrak. Azken partidua Elezkano eta Peñasen artekoa da. Finalaurrekoak hilaren 26an Abadiñon, eta finalak abenduaren 6an Mañarian jokatuko dituzte.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!