Durangaldeak parte hartu du Real Unionen balentrian

Anboto 2008ko aza. 14a, 18:40

Irungo Real Unionek Real Madril kanporatu izanagatik bat baino gehiago poztuko zen Durangaldean. Izan ere, hiru jokalari eta entrenatzailea bertakoak dira.

Irungo Real Unionek Real Madril kanporatu izanagatik bat baino gehiago poztuko zen Durangaldean. Izan ere, hiru jokalari eta entrenatzailea bertakoak dira.

Josu Iglesias zornotzarra, Paul Abasolo durangarra eta Jon Carracedo abadiñarra eskualdekoak dira, eta baita Inaki Alonso entrenatzailea ere; gainera, Txarly Barrutia bigarren entrenatzailea ere durangarra da. Alonsok esperientzia “ahaztezina “ izan dela dio: “Partidu osteko ospakizuna eta gero, gure etxean egin ziguten harrera benetan ederrak izan ziren”, gogoratzen du. Zozketan talde indartsuren bat egokitzea nahiko lukete. Hala ere, Alonsok dio liga dela taldearen lehentasuna.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!