Gorka Apalantza txapeldun

Anboto 2008ko aza. 10a, 13:10

Rallysprinten Euskadiko Txapelketako azken lasterketa egin zuten, joan zen zapatuan, Montecalvon. Gorka Apalantza izan zen protagonista nagusia; lasterketa irabazteaz gainera, batutako puntuekin, Euskadiko txapeldun izan zen.

montecalvo08_copia.jpgApalantzak, Subaru Impreza WRCaren barruan, 22 minutu eta 20 segundotan egin zituen hiru txandak. Santi Artetxeri (Peugeot 307 WRC) 19 segundo atera zizkion; Ramon Apalantza (Mitsubishi EVO V) hirugarren sailkatuak minutu batetik gora galdu zuen. Bide bazterrak eta, batez ere, bihurgunerik ikusgarrienak zalez lepo izan ziren egun osoan zehar.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!