
Hirugarren egin zuen Lazkanok, eta puntu gutxigatik geratu da finalaurrekoetara ailegatu barik. Kanporaketa saioetan, finalaurrekoetan aritzeko sailkatu dira, Eneko Abasolo “Abarkas”, Igor Elortza, Oihana Bartra, Miren Amuriza eta Unai Iturriaga bertsolariak, beraz.
Azaroaren 23an Gernikan, 30ean Markinan, eta Abenduaren 7an Getxon izango diren finalaurreko saioetan, goian aipatutakoak, orain bi urteko finalean aritutako bertsolariak, eta kanporaketetan puntu gehien lortu dituztenak arituko dira. Helmuga, BEC izango dute guztiek, Abenduaren 20an izango den finala.