Miren Amurizak irabazi du Larrabetzuko kanporaketa

Anboto 2008ko aza. 3a, 09:21

Miren Amuriza berriztarrak jaso zituen Larrabetzuko kanporaketan aritu ziren sei bertsolarien artean puntu gehien. Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalaurreetarako txartela lortu du Amurizak.

Miren Amuriza berriztarrak jaso zituen Larrabetzuko kanporaketan aritu ziren sei bertsolarien artean puntu gehien. Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalaurreetarako txartela lortu du Amurizak. Jone Uria ere arituko finalaurrekoetan.  miren_3.jpg

Domeka arratsaldean izandako saioan, 403 puntu batu zituen Miren Amurizak, eta kartzelako lanean Larrabetzuko frontoia betetzen zuen entzulegoaren txalo gehien ere berak jaso zuen. Laugarren kanporaketa honetan, 397 puntu t'erdi eman zizkion bestalde epaimahaiak, Jone Uria algortar gazteari. Bigarren egin zuen.

Orainarteko lau kanporaketetan puntu gehien lortu dituzten bertsolariak izango dira Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalaurrekoetan. Oihana Bartra bilbotarra ezezik, beste hiru sailkatuak Durangaldeko bertsolariak dira: Eneko Abasolo 'Abarkas', Igor Elortza eta Miren Amuriza dira oraingoz finalaurrekoetan arituko direnak.

Zaldibarren izango da datorren asteburuan
finalaurrekoen aurretiko azken kanporaketa: azaroaren 9an, domekan, 17:30etan, Zaldibarko frontoian Unai Iturriaga durangarra, Gorka Lazkano berriztarra, Mikel Galarza, Manex Sagarna, Amaia Uribe eta Ander Elortegi arituko dira



Bizkaiko Bertsozale Elkarteak gogora ekarri nahi du bestalde, Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalerako sarrerak dagoeneko salgai daudela: saioetan bertan, BBKren kutxazainetan, eta 944 310 310 telefonoan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!