Ermuko lurralde mugak ezagutzeko ibilaldia arrakastatsua izan zen

Anboto 2008ko urr. 29a, 14:16

Ermuko Artarrai mendi taldeak 'Mugarriz Mugarri Lurralde Mugen Ibilbidea' antolatu zuen jaon zen zapatuan. Argazkiak erakusten duen legez, jente asko animatu zen ibilaldira. Guztira, 162 lagun batu ziren.

Ermuko Artarrai mendi taldeak 'Mugarriz Mugarri Lurralde Mugen Ibilbidea' antolatu zuen joan zen zapatuan. Argazkiak erakusten duen legez, jente asko animatu zen ibilaldira. Guztira, 162 lagun batu ziren.

San Lorenzotik eta Eitzaga auzotik Uretako baserrietara igo ziren. Ondoren, Mallamenditik zehar Hambreko mugarrira joan ziren. Errekalden hamaiketakoa egin eta indarrak errekuperatu, Hirumugarre (721 metro) eta Urko (791 m) igo zituzten. Jarraian, Elorreta Behekora jaitsi ziren, Ermua eta Eibar banatzen diren tokira, hain zuzen. Ibilaldia bukatu aurretik Kariagainan dauden Gerra Zibileko trintxerak bisitatu zituzten.


ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!