Heavy metala, metal eta hardcorearen batuketa eta rocka zentzu zabalenean

Anboto 2008ko urr. 28a, 11:41

Danbakaren hirugarren edizioko lehenengo kontzertua pasatu da, eta, hortaz, zuzenekoetako motor guztiak piztuta daude dagoeneko. Lehenengo emanalditik taldeek maila handia erakutsi dute eta ikusleek ere ederto erantzun zuten, Espaloia berotu eta giroa sortuz. Datorren ostiraleko kontzertuak: Ni_Neu, Scam, Lord Witch eta Adi Holden. Sarrerak doan eskuratzeko aukera duzue astekaria@anboto.org helbidera mezua bidalita.


Ostiralero moduan, lau talde eta lau eskaintza zeharo desberdin izango ditugu taula gainean. Horien artean, badira rocka zentzu oso zabalean landuko duten taldeak, gitarren doinuarekin edo teklatuarekin ondo aberastutakoak. Horren adibide dira Ni_Neu eta Adi Holden, esaterako.


Heavy eta hardcore-metala
Baina doinu gogorragoak ere entzun ahal izango dira. Hala, Lord Witch taldeak power metala landuko du, ahots melodia eta gitarra landuekin, heavy patroiekin agintzen duten moduan. Eta, bestalde, Scam taldeak izan duen garapena zuzenean ikusteko aukera izango dugu. Punk-pop edo hardcore melodikotik abiatuta, hardcorea, metala, emocorea eta melodia batzera heldu dira aspaldian.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!