Astelehenean izan da 2008ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren aurkezpena, eta bertan elkartu dira txapelketako antolatzaile, parte-hartzaile, babesle, laguntzaile zein elkarteko langileak.
Astelehenean izan da 2008ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren aurkezpena. Lurraldeko hiriburuan batu dira prentsa agerraldirako, eta ondoren Leioako Mendibile Jauregian izan da Bota leloarekin datorren txapelketaren aurkezpena. Aurkezpen jai horretan elkartu ziren txapelketako antolatzaile, parte-hartzaile, babesle, laguntzaile zein elkarteko langileak.
Abendura bitartean, Mendexa, Zeanuri, Muskiz, Larrabetzu eta Zaldibarren izango dira lurraldeko bertsolari onenen arteko kanporaketak. Aitor Rubiok sortutako sintonia eta internetko www.botasarean.biz gunea dakartza berritasun moduan bertsolari bizkaitarren txapelketak.