Futbol liga oraindik hasi gabe zeuden mailetako taldeek asteburuan ekingo diote lehiaketa ofizialari. Bigarren Erregional Mailan lau talde ditugu: Elorrio, Ezkurdi, Extremeño, Berriz B eta Abadiño. Emamumezkoen Lehen Erregionalean Iurretari eta Bigarrenean Elorriori ere iritsi zaie ordua.
Gizonezkoetan Ezkurdi eta Extremeño dira Liga etxean hasiko dutenak; Durangoko taldeak biak ala biak.Ezkurdik Lekeitio hartuko du eta Extremeñok Amorebieta. Abadiñok eta Elorriok Fruiz eta Sondika Bren zelaiak bisitauko dituzte, hurrenez hurren.
Berriz Bk atsedena
Berriz Bk atseden hartuko du asteon, eta hurrengoan ekingo dio lehiaketari, etxean Ezkurdiren
kontrako derbiarekin. Ez da derbi bakarra izango: Extremeño eta Abadiñoren artekoa ere gaur zortzi jokatuko da. Sarritan emango dira eskualdekoen arteko partiduak, ordezkari asko dauzkagu-eta maila horretan.
Aurten Bigarren Erregionala inoiz baino lehiakorragoa izango da. Izan ere, datorren denboralditik aurrera hirugarren maila bat sortuko dute ,eta aurten talde guztiek dute zer irabazia; batez ere, zer galdua. Beraz, beheko taldeek ere azken partidura arte borrokatu beharko dute.
Emakumezkoetan eskualdeko ordezkari biek etxean ekingo diote ligari. Iurretakok Peña Athletic jasoko du eta Elorriok Leioako Emakumeak B taldea.