Euskaldunak jaun eta jabe eskuz, Txilen

Anboto 2008ko ira. 11a, 12:00
Banaka zein binakako finalak irabazi dituzte. Argentinarrak, berriz, paletako hiru modalitateetan gailendu dira.
Banaka zein binakako finalak irabazi dituzte. Argentinarrak, berriz, paletako hiru modalitateetan gailendu dira.

Txilen jokatu den Trinketeko I. Euskal Pilota Txapelketak urrezko domina bi ekarri dizkio Euskal Herriko selekzioari. Biak ala biak esku pilotan eta mexikarrak menderatu ondoren etorri dira. Horrez gainera, euskaldunek zilarra lortu dute larruzko paleta eta brontzea gomazkoa paletan.

Banakako finalean Bixintxo Bilbaok Edgardo Serralderi- ‘Loquillo’ Lopezen lehengusua- irabazi zion (40-30). Tantorik gehienetan euskaldunak agindu zuen eta, ondoren, txukun aritu zen aurrean tantoa amaitzerako orduan. Binakako finalean Iker Gordon Inhar Ugarte izan ziren euskal bikotea osatu zutenak. Mexikar bikotea Beltran aita-semeek osatu zuten.  Azken emaitzari begiratuta (40-24) euskaldunek erosotasunez irabazi zutela ematen du, baina kantxan bestelakoa izan zen kontua.

Bestealde, Openean faboritoek irabazi zuten: Waltaryk eta Elorriagak. Finalean 40-30 menderatu zituzten Martin I eta Harizmendy. Beraz eskualdeko bik parte hartu zuten finalean: Oier Elorriaga abadiñarrak eta Unai Martin mallabiarrak.

Azkenik, paletako hiru finalak argentinarrek irabazi zituzten, horietak bat Iñigo Navarro eta Oier Camara euskaldunen kontra.


ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!