Erregional mailako egitura aldatu egingo dute 2009/2010 denboraldian

Anboto 2008ko ira. 12a, 10:10
2009/2010 denboraldian Hirugarren Erregional Maila sortuko da. Horrek aurtengo sailkatze mailan eragingo du.
2009/2010 denboraldian Hirugarren Erregional Maila sortuko da. Horrek aurtengo sailkatze mailan eragingo du.

Bizkaiko Futbol Federazioak, ekain amaieran egindako Batzar Orokorrean gehiengoz onartu zuenez, lurraldekako mailek berantolaketa bat izango dute. 2009/2010 urtetik aurrera Hirugarren Erregionala sortuko da.

Berantolaketak honako modu honetan emango da: datorren urteko denboralditik aurrera, bi multzoko maila bi izango dira eliutean.  Multzo bakoitza 16 taldek osatuko dute, oraindik indarrean dauden Lehen Erregional eta Bigarren Erregional Mailako taldekin. Maila hau Bigarren Erregional Maila deituko da. Horren azpitik, Hirugarren Territoriala izeneko maila sortuko da. Maila hori hiru multzok osatuko dute, bakoitzean 16 talde izango direlarik.

Horrek eraginda, aurtengo denboraldiaren bukaeran, klasifikazio orden bat sortuko da Bigarren  Erregionalean; gaur egun, maila honetan, 77 talde daude,  bost multzotan banatuta. Multzo bakoitzeko lehen postuan geratzen direnek puntukako sistemaren bidez elkarren kontra jokatuko dute, itzuli bakarrean (ez joan-etorrikoa). Hortik irtengo dira Mailako txapelduna eta txapeldunordea. Bost talde horiek Lehen Erregionalera igoko dira.

Era berean, bigarren geratzen direnek ere aipatutako sistemaren bidez jokatuko dute. Kasu honetan, lehenengo eta bigarren geratzen direnak igoko dira.

Guztira 32 talde

Horiek horrela, datorren urteko Bigarren Erregional Maila, 32 taldek osatuko dute. Honela sailkatuko dira: Lurraldekako Lehen Mailatik jaitsitako 6 talde; bigarrengoen ligillan, bigarren geratu direnetatik hiru talde txarrenak; hirugarren geratu diren 5 taldeak; laugarren geratu diren 5 taldeak; bosgarren gerati diren 5 taldeak; seigarren geratu diren 5 taldeak; eta zazpigarren geratu direnetatik hiru onenak.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!