Alberdi eta Flecha, binomio ezin hobea

Anboto 2008ko abu. 28a, 11:46
Kat Flecha zaldiaren gainean trostan, zornotzar gaztea laugarren izan da Zaldi Gazteen Munduko Txapelketan
Ibon Alberdi zornotzarrak eta Kat Flecha zaldiak osatutako binomioak laugarren bukatu du Frantziako Compiegne herrian jokatutako Zaldi Gazteen Munduko Txapelketan. Alberdik zazpi urtera arteko zaldien mailan parte hartu du.

Lasterketa akigarria izan da, ez luzeragatik bakarrik (120 kilometro zortzi ordutan) baita euriak zirkuitua ikaragarri astundu duelako ere. Hala ere, ederki moldatu da baldintza horietara eta hirugarren postua zortzi segundora bakarrik izan du. Txapelketa Vicent Dupont frantziarrak irabazi du.

17 urteko gaztea sasoiko dago. Horrela, Espainiako selekzioak irailaren 27an Oviedon jokatuko den Europako Txapelketan parte hartzeko deitu du. Erronka erakargarri horretan Kat Makan zaldia izango du lankide, Kat Flecharen aita. Zapatu honetan bertan ere nazioarte mailako txapelketa batean parte hartuko du Gasteizen. 
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!