Landa inguruetako emakumeen papera iruditan

Anboto 2008ko uzt. 17a, 10:08
Emakumea Durangaldeko eta Lea-Artibaiko landa ingurunean gaiarekin antolatu dute, lehenengoz, Urkiola eta Lea-Artibai Landa Garapenerako Elkarteek argazki lehieketa.
Emakumea Durangaldeko eta Lea-Artibaiko landa ingurunean gaiarekin antolatu dute, lehenengoz, Urkiola eta Lea-Artibai Landa Garapenerako Elkarteek argazki lehieketa. Eskualdeotako nekazal inguruetan bizi diren emakumeen gaur egungo bizimoduak islatzen dituzten argazkiak izango dira lehiaketa honetara aurkeztu ahal izango direnak.

Lanak urriaren 31 baino lehenago bidali beharko dituzte parte hartu nahi duten guztiek: Landa Garapenerako Elkartearen Berrizko egoitzan hartuko dituzte lanak: Margarita Maturanako 7 zenbakian, 48240 posta kodean. Gehienez, argazki lehiaketaren oinarrietan jasotzen denez, bost argaki bidali ahalko ditu parte-hartzaile bakoitzak.

Lehiaketara aurkezten diren argazkiak CD edo DVD euskarrian bidali beharko dira aipatutako helbidera, eta irudi bakoitzaren bi artxibo aurkeztu beharko dira: bereizmen txikiko argazki bat –gehienez ere 800*600 pixelekoa–- eta TIFF edo JPG formatuko bereizmen handiko beste artxibo bat, kalitate handienarekin.

Bestetik, argazki bakoitza artxiboari bere izenburua ipinita bidali behar da lehiaketara, eta guztiak leloa idatzita izango duen disko batean bidali behar dira; diskoarekin batera egilearen datuak idatzita dakartzan gutun-azala ere bidali behar da.

Sariak eta erakusketa
Guztira, bost sari banatu ditu irudiaren arloko eta erakunde antolatzaileko ordezkariek osatutako epaimahaiak: 900 euroko lehenengoa, 600eko bigarrena, 300eko hirugarrena eta eskualde bakoitzeko argazkirik onenarentzako 250na euroko saria. Epaimahaiak aukeratzen dituen argazkiekin erakusketa antolatuko dute eta argazki-erakusketa ibiltaria antolatuko dute gero. Urrira bitartean eta jaso ahala, erakundeen web orrialdean erakutsiko dituzte.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!