Kimuak lehiaketarako prestatzen

Anboto 2008ko uzt. 17a, 10:00
Kimuak Eusko Jaurlaritzak antolatzen duen fil laburren lehiaketara euren lana aurkezteko grabaketa egin du Durangaldeko antzezle ezagun zenbaitek eta beste hainbat lagunek.
Kimuak Eusko Jaurlaritzak antolatzen duen fil laburren lehiaketara euren lana aurkezteko grabaketa egin du Durangaldeko antzezle ezagun zenbaitek eta beste hainbat lagunek. Uztailaren 24rako bidaliko dute filma, azkenengo edizio lanak bukatzen dituztenean.

Iban Gorriti argazkilariak zuzendu du A Marte pelikularen ekoizpena, eta, gure eskualdean oso ohiko ez denez, jende asko batu du bere inguruan filmeko pertsonaiak gorpuzteko; beste batzuen artean, Loli Astoreka eta Roberto Aparicio aktoreak, Toti Martinez de Lezea idazlea, Felix Arkarazo, Kevin Rodriguez eta Julene Euba dira A Marte filmeko antzezle nagusiak. Zapatu batean aritu ziren eskualdeko hiru kokalekutan pelikularako irudiak antzeztu eta grabatzen. Iban Gorriti zuzendariak aipatu digunez, sekulako esperientzia izan zen grabaketa egunekoa, lanean aritu ziren 30 lagunen arteko giroa luxuzkoa izan zen.



Film laburrak amaiera “harrigarria” duela nabarmendu digu zuzendari eta gidoigileak. Laburrerako ideia prentsaurreko batera bidean otu zitzaion Gorritiri, eta bere buruari esan ei zion: “Edo pila sortzaileak ipintzen ditut edo lanean buru-belarri murgilduta jarraitu behar dut”. Lehenengoa hautatu eta lanari ekin zion.

Filmeko protagonista nagusiak Astorekak eta Apariciok gorpuzten dituzten adineko lagun bi dira; adin horretan, sortzaileak “hirugarren gaztaroa” deitzen duen horretan, maitemintzen direnak. Film laburraren inguruko guztia “suspergarri” izan duela azpimarratu digu Gorriti zuzendariak, eta parte-hartzaileak bihotzez eskertu ere bai.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!