Atutxatarrak berriro ere garaile Bizkaian

Anboto 2008ko uzt. 3a, 13:11
Bizkaiko Aizkolari Txapelketa erraz irabazi dute aurten ere Atutxa aita-semeak
Lau bikotek neurtu dituzte indarrak Bizkaiko  txapela janzteko helburuarekin. Txikon-Mendieta, Garita-Zelai, Aldape-Larrea eta Atutxa aita-semeak izan dira aurrez aurre .

Atutxatarrak 17 minutu eta 26 segundorekin garaile irten dira Diman burututako txapelketan. Hasieratik lortu zuten aurrea hartzea, eta nahikoa izan  zuten horri eustea joan den urteko txapela berreskuratu ahal izateko. Hasieratik hartu zuten aurrea, beraz, Atutxa aita-semeek, eta lau kana-erdiak eta bi 60 ontzakoak  inork baino azkarrago ebaki zituzten. Parekotasun handiagoa izan zen bigarren eta hirugarrenen  artean, segundo bakarreko aldeagatik erabaki baitziren bigarren eta hirugarren postuak. Bigarrena Zelai-Bihurri bikotea izan zen,  19 minutu eta 8 segundoko denbora lortuz; Txakon-Mendieta bikoteak, berriz, 19 minutu eta 9 segundoko denbora egin zuen.

 Atutxatarrek oraindik ere  besteen gainetik daudela erakutsi zuten. Atutxatar gaztea eskualdeko  onena bihurtu da, eta aitaren laguntzarkein bikote gogorra lortu dute, Dimako plazan Bizkaiko Binakako  Txapelketa irabazteko. Datorren urterako gogor ekin beharko diote lanari gainerako bikoteek, Atutxatarrak irabazi nahi izanez gero. Jarraitzaile asko  hurbildu zen Dimako plazara eta giro ezin hobea jarri zuten Bizkaiko Binakako  Aizkolari Txapelketa jokatu ahal izateko.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!