
Txapelketan parte hartzen zuten lagun asko berriak izan direla aurten esan digu Mirenek, aurten sartutakoak, eta oso maila onean ikusi dituela. Altsasuko saioaren kronika eskatuta, “ofizioka polito ibili ginen”, dio. “Gustura nengoen egindako lanagaz, eta saioa aurrera joan ahala ikusi neban bai neu bai beste pare bat be hortxe ibiliko ginela”, azaldu digu.
Lehengo hil bukaeran izandako Durangaldeko finalean bigarren postua eginda oso pozik dagoela esan digu; gainera, eta eskualdeko txapelketako irabazlea Lazkano izan delako asko poztu dela. Bizkaiko Txapelketa urrun ikusten duela oraindik dio Amurizak –udazkenean izango da–, eta udan saioak izatea ondo etorriko zaiola.