“Hipika indartzeko ezagutarazi egin behar da gizartean”

Anboto 2008ko mai. 22a, 15:12
Ibon Alberdi (Zornotza, 1991) zaldi gainean Europa mailan lehiatuko da denbora gutxi barru. Gatx ikusten daben arren, zaldizko iaioa da Ibon, ia bizitza osoan egin baitau kirol hau. Etxean bertan dauka hipika eskola.
Oviedon antolatu dan Europako txapelketarako aurreaukeratu zaitue. Zelan hartu dozu albiseta? Espero zenduen?
Oso ondo hartu dot albistea, ilusino handiagaz egia esan. Banekien zerbait, espero nuen, baina halan da be, beti egiten dau ilusinoa era honetako albiste batek.

Txapelketa baina ez da erreza izango, europa osoko kirolariak joango baitira baina zuk zeuk, zer nolako helburuak dauzkazzu txapelketa honetarako?
Egia esan lasterketa amaitzea  nahikoa izango da, baina ahal den guztia egiten ahaleginduko naz  postu on bat lortu ahal izateko. Halan da be, seguru asko txapelketa honetara oso jende ona joango da eta gatxa izango da postu onak eskuratzea.

Dana dala zuk eskarmentu handia daukazu. Noiz hasi zinen zehazki zaldi gainean ibiltzen? Zenbat urte daroazuz?

Txiki txikitan hasi nintzen, etxekoen ibilbidea jarraituz. 7 urterekin hasi nintzen, entrenatzen eta serioan zerbait egiten baina zaldi artean betidanik ibili naiz., etxean izan bait ditut beti.

Ez da erreza izango zaldi gainean ibiltea .Zelan entrenetan zara?

Zaldiak egunero entrenetan doguz,  baina ni aste barruan 2 egunetan joaten naz mendira zaldiagaz eta asteburuetan normalean larunbatetan ibilten naz Honetaz aparte, gimnasioan be ordu batzuk sartzen dodaz.

Eta zaldia zelan entrenetan dozu?

Entrenatzeko eguraldi ona dauenean mendi irteerak egiten doguz, inguruko bideetatik ta holan entrenetan doguz. Eguraldi txarra dauenean barriz, pistan geratzen gara beste mota bateko lanak eiten.

Azken aldian Espainiar estatuan zehar ibili zara txapelketak jokatzen. Zelan joan dira?

Orokorrean ondo, lan ona egin dogu lehiatu garen txapelketa gehienetan eta pozik amaitu dogu egia esan.

Beti zaldi bardinagaz ibilten zara?

Ez, txapelketa bakotxan arabera, bata edo bestea eroaten dogu. Zaldi bakotxak bere egutegia dauka eta gainera txapelketak be banatuta edukitzen doguz, zaldi danek parte hartu daien. Txapelketak mota desbardinetakoak izaten dira eta horretan zentratzen gara zaldia aukeratzerakoan.  Lurra eta egin beharreko distantzia erabakigarriak izaten dira zaldia aukeratzerakoan. Honetaz gain, adinak be badauka zer ikusia. Izan be, adin bakotxean zaldi bat eukeratu behar da, bakotxaren ezaugarrietara egokitzen dana.

Kirol hau ez da Euskal Herrian gehiegi entzuten eta Durangaldean are eta gitxiago. Indartu beharko litzatekeeta uste dozu?

Bai, egia esan ez da oso disziplina ezaguna, baina uste baino jende gehiago aritzen da honetan. Urteekin indarra hatzen joan da baina oraindik asko falta jako.

Zein izango zan kirol hau indartzeko bide onena?

Laguntza ekonomikoa batez be, sponsor gitxi dago oraindik. Honetaz aparte, ezagutarazi egin behar da gizartean eta komunikabideek asko lagun diezagukete.

Zuk zeuk etxean bertan daukazu hipika eskola. Zelako harrera dauka? Jende asko joaten da zaldi gainean ibiltzen ikastera?

Bai, gahienak umeak dira baina heldu askok be praktikatzen dau hipika. Zaldian ibiltzeaz aparte, naturarekin harremana izateko balio dauela kontutan hartu behar da, eta hori da hiretan bizi den jende askok bilatzen dabena.

Hipika munduan zein helburu dituzu pertsonalki?

Gustatuko litxaikit munduko txapelketan parte hartzea, edo Europatik kanpo sponsor batekin korritzea.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!