Zornotzako klasikaren helmuga lekuz aldatuko dute

Anboto 2008ko api. 10a, 14:06

Etzi jokatuko da zornotzan 54. Udaberri Saria baina aurten ez da ohi bezala Gudari kalean bukatuko. Izan ere, Zelaieta parkeko obrak direla eta, itxita dago kale hori lemoarako noranzkoan eta horregatik, Nafarroa kalean bukatuko dute txirrindulariek lasterketa.

Udaberri saria Nafarroa kalean amaituko da aurten. Horrela, txirrindulariek Autzagane jaisten dutenean San Migel kaletik jo beharko dute Ganera arte eta han Bideaurren eskuinera egingo dute Nafarroa kalean bukatzeko.
Horrela, kazetarien guneak eta podiuma Nafarroa kalean jarri dituzte dagoeneko, aurtengo Udaberri sariaren irabazlearen berri behar bezala emateko. Udalak eta zornotzako txirrindulari elkarteak adostu dutenez, hemendik aurrera Udaberri Sairia Nafarroa kalean bukatuko da, etorkizunean beste aukera batzuk egon daitezkeen arren. Beraien ustez, kale honek ikusgarritasuna handitzen du eta jende gehiagorentzako lekua ere egongo da.
Goizeko 09:15ean aterako dira txirrindulariak eta 171,6 kilometro egingo dituzte ohiko ibilbidea errespetatuz. Euskaltel Euskadi, Saunier Duval eta Lampre taldeetako txirrindulari profesionalek parte hartuko dute, besteak beste.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!